Irailaren 16 eta 17an besta giroa nagusituko da Berako Illekueta auzoan

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 14a, 16:12

Aurten ere Konpaneko zubitik botako dute altxaferoa.

Larunbatean herri bazkaria eta igandean pintxo dastaketa izanen dituzte

Irailaren 16 eta 17an ospatuko dituzte Berako Illekueta auzoko bestak. Bi egunez, larunbatan eta igandean, hamaika proposamen bildu dituzte:

 

LARUNBATA, IRAILAK 16

• 12:00 Konpane zubitik altxaferoa botakoa dute bestei hasiera emanez.

• Ondotik, buruhaundiak, erraldoiak eta gaiteroak.

• 13:00 Herri kirol saioa.

• 14:30 Herri bazkaria Illekuetako karrikan.

• 18:00 Mus txapelketa.

• 19:00 Bera kantari.

• 21:00 Dantzaldia.

 

IGANDEA, IRAILAK 17

• 12:00 Auzoko meza Irigotian.

• 12:00 Illekuetako ka­rrikan haurrentzako marrazki lehiaketa. (Parte hartu nahi dutenek margoak ekarri beharko dituzte, papera antolatzaileek emanen dute).

• 16:00 Haurrentzako jolasak.

• 19:00 Gure Txokoa dantza taldearen emanaldia.

• 20:30 Pintxo dastaketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun