‘Mexiko Kantari Beran’ saioa eskainiko dute irailaren 16an ETBn

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 14a, 13:36

Ikusmina piztu zuen Beran mariatxien emanaldiak. Orain telebistan ikusteko aukera izanen da.

Uztailaren 29an Herriko Etxeko plazan grabatutako mariatxi jaialdia ikusgai izanen da

Eguraldiarengatik bi aldiz gibeleratu eta gero, uztailaren 29an Mariachi Imperial - Elegancia mexicana ikusteko aukera izan zen Berako Herriko etxean, Euskal Telebistak eta Berako Udalak antolatuta. Emanaldi hori larunbat honetan, irailak 16, eskainiko dute ETB1n 22:00ak aldera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun