Partida gogorra eta orekatua jokatu zuten bi pilotariek. Piloteoan 8 tanto egin zituen Olaizolak eta 10 Etxeberriak eta saketik 5 lesakarrak eta 2 ultzamarrak. 5 pilota galdu zituen Etxeberriak eta 4 Olaizolak.
Aipatzekoa da duela sei urtetik ez zuela pilotari nafar batek irabazi txapelketa hau. Orduan, Joseba Ezkurdia izan zen txapeldun. Geroztik, Santxo, Urretabizkaia II, Irribarria, Artola eta Rezusta izan dira txapeldunak.
Kadete mailako finalean, Unai Alberdi azpeitiarrak 18-2 irabazi zion Zeanuriko Beñat Etxeitari eta jubenil mailan, Julen Osa urnietarrak 18-13 irabazi zion Julen Egiguren azpeitiarrari.