Beti Gazteko jokalariek larunbatean hasiko dute denboraldia

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 8a, 08:13

Errenterian dute partida 16:30ean

Beti Gazte Erregionaleko Ohorezko mailako taldeak irailaren 9an jokatuko du denboraldiko lehenbiziko partida. Touring taldea izanen dute arerio, Errenteriako Fanderia futbol zelaian 16:30etik aitzinera. Ibai Amezketa eta Endika Mendegia izanen dira aurtengoan ere entrenatzaileak eta denboraldia 22 jokalariko taldearekin hasiko badute ere min hartuta dauden hainbat taldera itzultzea aurreikusten dute.

 

Jubeniletatik heldu diren bortz jokalari gehitu zaizkio iazko taldeari: Martin Etxegarai, Peio Telletxea, Urki Txoperena, Julen Telletxea eta Iñigo Etxegarai. Baita Hondarribiako Garikoitz Pagola eta Irungo Unai Sagarzazu eta Julen Treku ere. Bertze taldekideak MIkel Arriola, Xabier Arriola, Mikel Aitor Flores, Oier Iantzi, Ander Olaizola, Ander Ordoki, Jabier Maia, Aitor Alzugarai, Gorka Sanjurjo, Ibon Txoperena, Jon Ubiria, Beñat Conde, Garikoitz Pagola, Iker Rodriguez eta Luis Rodriguez izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun