Harrera ona
Bortzirietako Euskara Mankomunitateko arduradunen ustez harrera ona izan du ekimenak: «euskara debalde ikasteko aukerak jende gehiago erakarri du euskaltegira, eta ikasleen parte hartzea eta aprobetxamendua hagitz txukunak izan dira. 45etik 71ra igo da ikasle kopurua urte batetik bertzera, eta euskara ikasten hasteko behe urratsetik 20 ikasle berri izan dugu».
izen-ematea
Izena emateko epea irailaren 1etik 29ra izanen da. Matrikulazioa eta finantzaketaren gaineko informazioa eskuratu nahi duenak, Bortzirietako Euskaltegira deitu (948 637796) edo Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen web orrian (www.bortziriak.eus) lor dezake.
Diru-laguntzak
Diru-laguntzak jaso ahal izateko honako baldintza hauek bete beharko dira: Bortzirietan erroldatua egotea, asistentzia %85etik goitikoa izatea eta ikastaroaren aprobetxamendu egokia egiaztatzea.
Matrikularen gastu osoa ordainduko zaie baldintza hauek betetzen dituztenei (gehienez 380 euro). Laguntzak jasotzeko urriaren 13a baino lehen beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu beharko dute: Eskaera orria behar bezala beteta, NAN fotokopia, Euskaltegiko izen-emate orria eta konpromiso idatzia.