Azken urteetan baino ehiztari gehixeago bildu arren, ez zen diru mugimendu handiegirik izan. 21 postuetatik 16 hasierako prezioan eman ziren, inolako hobetzerik gabe. 12. postua 73 tanto hobetu zen (730 euro gehiago). Aldiz, 15., 16., 17. eta 18. postuak hutsean gelditu ziren eta inork ez zuen hasierako 715 edo 920 euroak ere ordaindu. Posturik garestienak, zortzigarrena eta hamekagarrena, hasierako 3.270 eurotan eman ziren.
Aipatutako behin behineko esleipenei sesta ematen ahal zaie, irailaren 8ko eguerdia baino lehen. Behin betiko enkantea irailaren 12an izanen da 19:00etan.