Joseba Beola eta Jose Luis Iratzokik irabazi dute Garesko rallya

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 4a, 11:37

Hasieratik aurrea hartu zien aurkariei, Beola eta Iratzokik gidatutako Mitsubishi Lancer Evo X kotxeak.

Joseba Beola beratarrak eta Jose Luis Iratzoki igantziarrak gidatutako Mitsubishi Lancer Evo X autoa nagusi izan zen Garesko rallyan. Bigarren postuan Gurutz Agirretxe eta Egoitz Aiertza helmugaratu ziren eta hirugarren Roland Hoike eta Javier Fernandez.

Gustura ageri zen Beola garaipena lortu ondotik: «Oso ongi ibili gara rallyan. Kotxearekin sentsazio oso onak izan ditugu. Egun hagitz egokia zen lasterketarako. Irurtzungo lasterketan gertatutakoaren ondotik, gaurko garaipenarekin gure animoek gora egin dute. Orain Aramaioko lasterketa dugu burutan».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun