Esleitutako postuaren aprobetxamendua, behin betiko esleipenaren egunean hasiko da eta 2017ko abenduaren 10ean bukatuko da.
Baldintzak udal idazkaritzan daude interesaturik daudenen eskura, baita udalaren webgunean ere (www.etxalar.eus).
Aurtengo hasierako tarifak: 1. eta 2. postuak (920 euro), 3. postua (2.210 euro), 4. postua (1.720 euro), 5. postua (2.210 euro), 6. postua (1.720 euro), 7. postua (2.210 euro), 8. postua (3.270), 9.postua (2.230 euro), 10. postua (2.230 euro), 11.postua (3.270 euro), 12.postua (1.660 euro), 13.postua (1.455 euro), 14. postua (920 euro), 15.postua (920 euro), 16. postua (715), 17. postua (715 euro), 18. postua (715 euro), 19. postua (920 euro) eta 20. eta 21. postuak (1.660 euro).
IAZKO KANPAINA HOBETZEKO GOGOZ
2016an azken urteetako denboraldirik hoberena izan zuten, 139 dozena eta 9 uso bilduta. Balantze baikor hori burutan, aurtengoan ere zenbaki borobilak lortzeko gogoz dira.