Menditarrak eta Berriozar nagusitu dira herriz herri txapelketako hirugarren jardunaldian Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 18a, 10:51

IƱigo Lasaga etxalartarra Berriozar taldearekin korrika, Beran egin zen jardunaldian.

Laugarren eta hondarreko jardunaldia abuztuaren 15ean jokatuko dute Etxalarren

Nafarroako Herriz Herri Txapelketaren hirugarren jardunaldia jokatu zen Etxalarren Andre Mari egunean. Elizondon eta Beran bi proba konbinatuetan Berriozar nagusitu bazen ere, oraingoan Menditarrak izan zen bizkorrena lehen proba konbinatuan.

 

Aurtengo Herriz Herri Txapelketan Basaburua, Berriozar eta Menditarrak taldeak bi proba konbinatuetan lehiatzen ari dira: lehenengo proba konbinatuan (lokotx biltzea, zaku lasterketa, aizkora, korrika eta arpana) eta bigarren proba konbinatuan (txinga-erute eta ingude altxatzea).

Lehen proba konbinatuan erraz nagusitu zen Menditarrak, minutu eta 13 segundoko aldea atera baitzion Berriozar-i eta ia 3 minutu eta erdikoa Basaburuari. Bigarren proba konbinatuan Berriozar izan zen garaile, Menditarrak eta Basaburuaren aitzinetik.

 

HIRUGARREN JARDUNALDIKO EMAITZAK

Lehen proba konbinatua

1.- Menditarrak         17:33.72                   

2.- Berriozar              18:46.98       

3.- Basaburua           20:59.72       

 

Bigarren proba konbinatua (bi kirol)

1.- Berriozar, 3 puntu          

2.- Menditarrak, 2 puntu

3.- Basaburua, puntu 1 

 

Azken jardunaldia

Laugarren eta hondarreko jardunaldia Burlatan jokatuko da abuztuaren 19an, larunbat arratsaldeko 8etan.

Txapelketaren inguruko informazioa guztia (jokatzeko sistema, lanak....) Federazioaren Web orrian ikus dezakezue: www.herrikirolaknafarroa.org

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun