Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat moztu behar zituzten Arantzako kanporaketan. Leitzako Eneko Saralegi leitzarra ongi nagusitu da eta 7 minutu eta 32 segundotan bukatu du lana. 40 segundoko aldea atera dio bigarrenari. Hain zuzen, Dorraoko Iban Resano izan da bigarrena (8:12), Arostegiko Oier Kañamares hirugarren (8:23), Beintza-Labaiengo Jon Telletxea laugarren (8:27) eta Etxarri Aranazko Goizeder Beltza bosgarren (8:28). Bortz aizkolari hauek jokatuko dute txapelketaren finala irailaren 30ean Igantzin. Zortzi segundo eskasengatik finaletik kanpo gelditu da seigarren izan den Zubietako Mikel Indakotxea (8:36); Aresoko Asier Pellejero izan da zazpigarren (9:04), Beintza-Labaiengo Migel Angel Etxeberria zortzigarren (9:58) eta Zubietako Patxi Mindegia bederatzigarren (11:45).
Floren Nazabal, Juan Jose Erdozia eta Oihan Larretxeak txapelketan ez aritzea erabaki dute eta ondorioz, beraiek izanen dira maila galduko dutenak.
Sailkapena
1. Eneko Saralegi (Leitza), 7:32.97
2. Iban Resano (Dorrao), 8:12.28
3. Oier Kañamares (Arostegi), 8:23.24
4. Jon Telletxea (Beintza Labaien), 8:27.31
5. Goizeder Belza (Etxarri Aranatz), 8:28.94
6. Mikel Indakotxea (Zubieta), 8:36.17
7. Asier Pellejero (Areso), 9:04.19
8. Miguel Angel Etxeberria (Beintza Labaien), 9:58.85
9. Patxi Mindegia (Zubieta), 11:45.03