Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko dute abuztuaren 17an Arantzan

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 16a, 11:11

Patxi Mindegia izanen da Arantzako kanporaketan ariko diren bederatzi aizkolarietatik bat.

Irailaren 30ean Igantzin jokatuko den finalerako bortz txartel izanen dituzte jokoan bederatzi aizkolarik

Nafarroako bigarren mailako aizkora txapelketaren kanporaketa jokatuko dute abuztuaren 17an, ortzegun arratsaldeko 6etan Arantzako udal pilotalekuan. Bederatzi aizkolari ariko dira eta bortz lehenbizikoek irailaren 30ean Igantzin jokatuko den finalerako txartela eskuratuko dute.

 

Bi kanaerdiko eta 60 ontzako bat moztu beharko dute Arantzako kanporaketan. Patxi Mindegia (Zubieta), Eneko Saralegi (Leitza), Goizeder Beltza (Etxarri Aranatz), Iban Resano (Dorrao), Jon Telletxea (Beintza-Labaien), Mikel Indakotxea (Zubieta), Migel Angel Etxeberria (Beintza-Labaien), Oier Kañamares (Arostegi) eta Asier Pellejero (Areso) lehiatuko dira.

Floren Nazabal, Juan Jose Erdozia eta Oihan Larretxeak txapelketan ez aritzea erabaki dute eta ondorioz, maila galduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun