Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua eginen dute Beran abuztuaren 12an

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 10a, 12:26

Hilabeteko bigarren larunbatean hasia da antolatzen azoka Berako Udala.

Hilabeteko bigarren larunbatean, 10:00etatik 13:30era eskolako arkupeetan 

Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua izanen da abuztuaren 12an, hilabeteko bigarren larunbatean 10:00etatik 13:30era Berako Rikardo Baroja eskolako arkupetan. 

 

Merkatu hau hilabetero antolatzen hasia da Berako udala, hilabeteko bigarren larunbatean. Bertan, barazkiak, gasnak, eztia, sagardoa, arraultzeak eta bertze produktuak erosteko aukera izanen da, denak gure eskualdean ekoiztuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun