Lesakako udal pilotalekuko ostatua ustiatzeko eskaintzak aurkez daitezke

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 4a, 12:11

Eskaintzak abuztuaren 25a bitarte aurkez daitezke eta kontratuak lau urteko iraupena izanen du

Lesakako Udalak frontoiko ostatuaren ustiaketa eman nahi du, alkateak sinatutako bando baten bidez jakinarazi duenez. Kontratuaren iraupena lau urtekoa izanen da eta proposamenak abuztuaren 25a, astelehen eguerdiko 12:00 arte aurkez daitezke Herriko Etxean.

Baldintzak interesatuen esku daude udal bulegoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun