Jose Luis Etxegarairen idatziak Lesakaren iragana eta gaur egungo egoera ditu hizpide, jatorria, eboluzio demografikoa, udal bizitza, jarduera ekonomikoa eta bestak eta zenbait ordenantzen berri ere ematen du.
Ana Zabalzak Lesaka Aro modernoan du hizpide eta 1607ko lesakarren bizimodua, Lesakak Nafarroako Gorteetan zuen lekua eta Lesakan jatorria duten hiru leinu garrantzitsu, Zabaleta, Marichalar eta Barrenechetarrak aztertzen ditu.
Jose Maria Esparzak Lesakako arkitektura zikilaren ondarea, hirigintza kontuak, dorreak, etxeak eta baserriak, Minddurienea eta Zabaleta eta Lesakako Hirigintza Plana aztertzen ditu, bertzeak bertze.
Egoitz Telletxeak, azkenik, herriko monumentu erlijiosoen historia eta ondarea aztertzen ditu, San Martin de Tours eta karmeliten konbentuari aipamen berezia eginez, baina baselizei, gurutzeei eta hilerriari ere kasu eginez.