Mariatxien musika emanaldia uztailaren 29an eginen dute azkenean Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 27a, 09:07
Elegancia Mexicana mariatxi taldeak eskainiko du emanaldia Beran.

Larunbat arratseko 9:30ean hasita Herriko Etxeko Plazan, Mariachi Imperial Elegancia Mexicana ariko da

Eguraldiarengatik bertan behera gelditu zen Beran uztailaren 1eko eta 19ko mariatxi emanaldia uztailaren 29an egiteko asmoa dute. Larunbatean 21:30ean hasita Herriko Etxeko plazan Mariachi Imperial Elegancia Mexicana ariko da. Ea oraingoan eguraldiak laguntzen duen!

 

Euskal Telebistak eta Berako Udalak antolatu dute saioa, gero ‘Mexikotik kantari’ izeneko saioan eskaintzeko.

Mariachi Imperial “Elegancia Mexicana” taldea Guanajuatotik dator (Mexiko), Tomas Pitayoren zuzendaritzapean. Hau Rocio Durcalekin urtetan lan egin izandakoa da eta taldearen zuzendaria eta arduraduna izan da azken 16 urtetan.

Hamabi kidek osatzen dute mariacia, horien artean bederatzi musikari zazpi ahots ezberdinekin kantu mota bakoitzerako: bihuela, gitarroia, gitarra, bi tronpeta eta lau biolin; bi emakumezko ahots eta dantza bikotea. Ikuskizunean Mexikoko estatu guztietako folklore tradizionalen temak taularatuko dituzte: Tamauripas, Colima, Nuevo León eta nazioarte mailan ezagunena, Jalisco.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun