Egiaztapen administratiboak eta teknikoak gainditu ondotik, Agiñako errepideko 6,100 eta 15,400 kilometroen artean egin zen auto lasterketa. Partehartzaileek 9 kilometro eta 300 metroko lau txanda egin zituzten, 6,1 kilometro horretatik San Antonerako tartean, bi joan-etorri eginez (37,2 km denera).
Beola eta Iratzokik, erran bezala, denborarik onenak egin zituzten txanda guztietan eta horietatik bitan, 6 minututatik jautsi ziren bakarrak izan ziren. Denera, 23 minutu eta 58 segundo behar izan zituzten. Sailkapen orokorreank bigarren postua Petilla Motosporteko Iñaki Alegria eta Iñigo Korresek eskuratu zuten, Ford Escort Cosworth autoarekin (24:25.400) eta hirugarrena, Hamaika eskuderiako Aitor Saizar eta Jon Garramiolak eskuratu zuten Renault Clio Sport autoarekin (25:02.700). Hauek bigarren postua eskuratu zuten Nafarroako txapelketan.