Beti Gazteko bederatzi mutiko ari dira txanda honetan (Beñat Criado Arruabarrena, Unax Etxarte Etxeberria, Beñat Etxepare Aiestaran, Eneko Irazoki Caramazana, Iker Irigoien Ubiria, Oier Ordoki Fagoaga, Ibon Ruiz Sarasola, Julen Ubiria Sunsundegi eta Beñat Zelaieta Egia) baita Oronoz-Mugairiko Ibai Mindegia Etxenike ere. Beraiekin batera, Nafarroa osotik, eta Gipuzkoatik, Bizkaiatik, Arabatik eta Logroñotik etorritakoak ere badira.
Chus Rodriguezek eskerrak eman dizkie aurten ere bai Lesakako udalari, bai Beti Gazte elkarteari, ematen dituzten erraztasunengatik. Berez Erriberako Eskolak gauzatutakoa izanik, Cabanillas, Lodosa, Gares eta Beiren eginkatu dute, baina Lesakan laketu dutela onartu du Rodriguezek. Ohikoa denez, futbolean trebatzeaz gain, aisialdirako ekintzak ere egiten dituzte, hondartzara edo mendira joanez, etab… Erraterako, asteartean, Donostiako Real Sociedad eta Bordeleko Girondins-en arteko partida ikusi zuten Irungo Gal Stadium-ean.
Igande eguerdian Harriondoan eginen dute itxiera ekitaldia eta Erriberako Futbol kanpusaren 25. urteurreneko oroigarria emanen diete Lesakako alkateari eta Beti Gazteko presidenteari.