Larun mendian egin gogo dituzten obrei buruzko bilera deitu dute Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 21a, 11:31

Obrak urritik martxora eginen lirateke datozen urteetan, sasoi turistikoa ez trabatzeko.

Uztailaren 24an, astelehen arratsaldeko 7etan Espidobaita elkartean

Larun mendian egin gogo dituzten obren inguruan informazioa emateko bilera deitu dute uztailaren 23an, astelehen arratsaldeko 7etan hasita Berako Espidobaita elkartean. 

 

36 milioi euro Larrun mendiko eremu turistikoa berritzeko

Larrun 2020 proiektuaren berri eman zuten ekain hasieran Akitaniako departamenduko eta lurraldeko aktoreek. Larrun mendiko gune turistikoa parte handiz berritu eta arramoldatzeko lanak zer izanen diren aurkeztu zuten. 36 milioi euroko aurrekontua beharko dute beraz, baina, aurkezpenean onartu zutenez, ez dituzte oraindik finantzaketa guziak atxe­man. Obrak urritik martxo­ra eramanen lirateke heldu diren urteetan, sasoin turistikoa ez trabatzeko. Proiektuak Europatik diruztatzeak espero ditu, baita partaide guziengandik lagun­tza ere. Egitasmoaren handitasuna kontuan hartuz, Azkaingo Ideki elkarteak jakinarazi du erne egonen dela eta ez duela zernahi gauza egiten utziko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun