Haurrendako ur-terapia eta kirol egokituari buruz ikastaroak emanen dituzte Lesakan

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Udako Ikastaroen baitan irailaren 1etik 4ra

Nafarroako Unibertsitate Publikoak 30. Urteurrenaren harira antolatutako udako ikastaroen baitan, haurren errehabilitazioa, ur-terapiak eta kirol egokitua izeneko ikastaroa eskainiko du irailaren 1, 2, 3 eta 4an Udal Kiroldegian. Lesakako Udalak, Guztiok elkarteak eta Udal Kiroldegiak lagundu dute antolaketan eta Nafarroako Gobernuaren laguntza izanen du. 

 

20-25 lagunendako lekua izanen da eta beraz, lehenbailehen eman behar da izena Bortzirietako Osasun zentroan edo mediku kontsultatan edo guztiokbortziriak@gmail.com helbide elektronikoan.

Irene Sanchez Sastre hidroterapia eta ur-terapiei buruz ariko da, fisioterapiaren ikuspegitik. Jose Luis Sirera kirol monitoreekin egiten diren ur-terapiei buruz ariko da eta ezintasunen bat duten haurren sarbideaz normalizatutako taldeetan. Patricia Jovellar haurren zen­tzumenen integrazioaren ikuspegirako sarbideaz ariko da eta Isabel Sanchez kirol egokituari buruz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun