Idoia Altunak irabazi du Arantzako bestetako programaren azal lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 21a, 08:59

Idoia Altunak egindako marrazkiak irabazi du lehen aldiz antolatu den Arantzako bestetako programaren azal lehiaketa.

26 lanen artean berea aukeratu du Kultura Batzordeak

Dermioko Idoia Altuna Bergarak egindakoa izanen da aurtengo Arantzako bestetako programaren azala. Berak irabazi baitu Udaleko Kultura Batzordeak herriko eskolan ari diren neska-mutilentzat antolatutako azal lehiaketa. 

 

Lehenbiziko aldiz egin dute aurten lehiaketa eta harrera ona izan du eskolan. 6 eta 14 urteko neska-mutikoek egindako 26 lan aurkeztu baitira. Horien artean, Idoiarena izan da aukeratua eta bere lana programako portadan ager­tzeaz gain, Martikoren lotea eta 50 euro hartu ditu sari gisa. Zorionak!

Bertzalde, aurkeztutako marrazki horiek guztiak bestetan ikusteko modua izanen da: abuztuaren 14ko goizean Gorapean paratuko dituzte.

 

Arantzako bestak

Abuztuaren 14tik 17ra ospatuko dira Arantzako bestak eta abuztuaren 19an Arantza Rock-en edizio berri bat izanen da. Egun horiekin lotuta, Herriko Etxetik ohar bat zabaldu nahi izandu dute: bestetan Goiko Karrika noranzko bakarrantzat irekia izanen da  ibilgailuentzat. Goiko Karrikatik herrira sartzeko modua izanen da baina herritik ateratzeko Goienburutik barna joan beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun