Juan Migel Almandoz alkateorde izanen da. Edozein moduz, batek zein bertzeak orain arteko gaiekin segituko dute Herriko Etxean lanean.
Agintaldi hasieran hartutako erabakiarekin bat eginez, orain arte alkate izan den Juan Migel Almandoz ordezkatuko du
Duela aste batzuk, orain arte Arantzako udalean alkateordea izan den Mentxu Peña Lizarazuk alkate kargua hartu zuen. Agintaldiaren hasieran, udal taldea osatu zutenean, orain arte alkate izan den Juan Migel Almandozek eta biek bakoitzak bina urte alkatetzan egiteko erabakia hartu zuten. Hala, dagoeneko agintaldiaren erdia pasatu denez, Mentxu Peña izanen da hurrengo bi urteetan alkate.
Juan Migel Almandoz alkateorde izanen da. Edozein moduz, batek zein bertzeak orain arteko gaiekin segituko dute Herriko Etxean lanean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.