Txartelak Errekalde eta Xuga ostatuetan daude salgai, 16 euroren truke. Abuztuaren 1era arte egonen dira salgai eta ohartarazi dutenez, ez da azken momentura arte utzi behar, epez kanpo ez baita sarrerarik salduko.
Bazkarian honako menu hau izanen dute: paella, ajoarrieroa, izozkia, kafea, edaria eta kopa. Platera, edalontzia eta mahai tresneria berabilgarriak izanen dira, “Hondakin onena, sortzen ez dena” kanpainarekin bat eginez. Hortaz, ez da onartuko kanpotik ekarritako erabilera bakarreko plastikozko materiala (edalontziak, platerak, etab…).