Bi eskurtsio egin ziren; 37 pertsona Taillonera (3.144 metro) abiatu ziren Bujaruelotik eta gainontzekoek Gavarnie herritik Bujaruelorako ibilbidea egin zuten eguraldia lagun izan zen egun paregabean. Goizean zehar lore sortak eskaini ziren Loro Pikabea, Xabier Saralegi eta Xabier Zubietaren omenez Bujarueloko muinoan eta Taillon tontorrean. Eskurtsioen ondotik Col de Tentesen elkartu ziren bazkari eder batez gozatzeko.