Eguraldi iragarpena dela-eta, oraindik zehaztu gabeko bertze data batean eginen dute
Uztailaren 1eko emanaldiarekin gertatu zen bezala, Mariachi Imperial ‘Elegancia Mexicana’ musika taldeak eta Dantzaki Jose Mari Orbegozo dantza eskolak uztailaren 19an Berako Herriko Etxeko Plazan eskaini behar zuten jaialdia bertan behera gelditu da, eguraldi-iragarpena dela eta. Jaialdia bertze egun batera pasatuko dute antolatzaileek, baina oraindik ez da eguna zehaztu.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.