Kontrabandoa, gaueko ibilaldiak eskaintzen hasiak dira Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 14a, 10:09

Duela 4 urte, kontrabandisten gaueko ibilaldi berezia egin zuten Etxalarren.

Uztaileko eta abuztuko larunbatetan 21:00etan plazatik abiatuta 

Uztaileko eta abuztuko larunbatetan, 21:00etan plazatik abiatuta, kontrabandoko ibilbidea egiteko aukera eskaintzen hasiak dira Etxalarren. 3 ordu irauten du ibilaldiak eta 8 kilometroko luzera du. 

 

Gutxienez 4 lagun behar dira ibilaldia egiteko eta mendiko botak eta linterna eramatea ezinbertzekoa da. 10 urtetik beherakoek ez dute ordaindu behar eta gainerakoen prezioa 8 eurokoa izanen da. Ibilaldia egin ahal izateko egun bat lehenago deitu behar da 948635166 edo 689702891 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun