Horietatik 19 Bortzirietakoak dira, gehienak Beti Gazteren harrobikoak, baina Nafarroa osotik ez ezik, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Errioxa eta Kataluniatik ere etorritakoak badira. Bortzirietako futbolariak hauek dira: kanpuseko neska bakarra den Nerea Petrirena Apeztegia, Eñaut Laka Mitxelena, Aitor Pagadizabal Igarzabal, Eneko Zubieta Gonzalez, Eloi Sanchez Arakues, Miguel Ubiria Alzate, Jon Ander Ruiz Sarasola, Iosu Zubieta Eneterreaga, Xabier Apeztegia Grassa, Aitor Zubieta Moratinos, Luken Urtxegi Urra, Aritz Aranberri Goia, Oier Mitxelena Zubieta, Aritz Lizarrondo Etxarte, Manex Ubiria Garcia, Iker Telletxea Oiartzabal, Jon Larretxea Ballester, Manex Sarasola Zelayeta eta Kenai Curto Garcia.
Lehenbiziko txanda honetan Jose Mari Pastor zuzendari teknikoa, Pablo Martinez, Ignacio ‘Pipa’ Martinez, Javier Parejo, Asier Sanchez, Alvaro Haro, Juan Mari Campo, Miguel Sobejano ari dira monitore lanean.
Chus Rodriguezek eskerrak eman dizkie aurten ere bai Lesakako udalari, bai Beti Gazte elkarteari, ematen dituzten erraztasunengatik. Berez Erriberako Eskolak gauzatutakoa izanik, Cabanillas, Lodosa, Gares eta Beiren eginkatu dute, baina Lesakan laketu dutela onartu du Rodriguezek. Ohikoa denez, futbolean trebatzeaz gain, aisialdirako ekintzak ere egiten dituzte, hondartzara edo mendira joanez, etab… Igande eguerdian Harriondoan eginen dute itxiera ekitaldia
Heldu den astean, 9-10 urteko neska-mutikoak etorriko dira.