Energia, kemen eta grina handia darie Belarmiñak taldearen kantuei. Power pop eta rock and roll kutsuko doinuak dira, indartsuak, eta leunak, aldi berean, melodia politez jantziak.
Joxi Ubeda (gitarra eta ahotsa), Iki Poliki (gitarra eta ahotsa), Eñaut Maiz (baxua eta ahotsa) eta Ilargi Agirre (bateria) Belarmiñak taldeko kideek Karlos Osinagaren eta Leire Zumetaren laguntza estimagarria izan dute beren lehen diskoa osatzeko garaian.
Belarmiñak taldea 2013an sortu aurretik, beste zenbait taldetan jo dute taldekideek: Lobo Electrico, Tortura Sistematika, Bukaera, Batzuk, Tanta, Hard Maon, Perros Deshidratados… Ilargik Perlak, Joseba B. LeNoir Trio eta Screaming George and the Hustlers taldeetan ere jotzen du. Denbora honetan, Leire Zumeta, Iratzar taldeko kidea, ere aritu izan da soinu diatonikoa jotzen.