Karmen Etxalarkoa pastoralerako sarrerak salgai jarri dituzte

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 13a, 07:08

Karmen etxalartarraren eta Jose baztandarraren amodio istorioa taularatuko dute Etxalarren

 

Irailaren 16an eta 17an, larunbat eta igande arratsaldeko 3:30ean izanen dira emanaldiak frontoian

Bi hilabete falta dira Karmen Etxalarkoa pastoralaren estreinaldi handirako eta etxalartarrek lanean segitzen dute irailaren 16 (larunbata, 15:30ean) eta 17ko  (igandea 15:30ean) agerraldiak prestatzen. Egun horietarako sarrerak ere salgai jarri dituzte dagoeneko.

 

Sarrerak erosi nahi dutenek hiru aukera dute:

1- TicketMasterren web orrian

2- Ticketmasterren denda ofizialetan (Fnac, Carrefour eta Halcón Viajes).

3- Ondorengo egunetan ezagutzera emanen dituzten ostatu eta dendetan, Baztan, Bortziak eta Malerreka inguruan, eta Donostia, Iruña edo Irun bezalako hirietan ere salgai izan daitezen saiatuko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun