Santiago Bidean Markinatik Gernikarako tartea eginen du Beti Gazte elkarteak uztailaren 16an

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 12a, 12:32
Gernikaraino ailegatuko dira igandean Beti Gazteko mendizaleak, Santiago Bidean.

Igande goizeko 6etan abiatuko da autobusa plazatik

Lesakako Beti Gazte elkarteko mendizaleak Santiago Bidearekin segituko dute aurten eta uztailaren 16an Markinatik Gernikarako tartea eginen dute. 25 kilometroko ibilaldia bospasei ordutan egitea espero dute.

 

Uztailaren 16an, igande goizeko 6etan abiatuko da autobusa Lesakako plazatik. Autobusa eta bazkariaren prezioa 37 eurokoa izanen da Beti Gazteko bazkide direnentzat eta 40 eurokoa bazkide ez direnentzat. Izen ematea uztailaren 13ra bitarte egin daiteke, 628 088685 (Txiku) edo 676 575107 (Jesus Mari Zapirain) telefonoetara deituz.

Irteeran bertan behera geldituko da baldin eta bederen 25 lagun apuntatzen ez badira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun