Familia barnetegia antolatu du AEK-k Arantzan lehenbiziko aldiz

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 7a, 09:36

Arantzan familia barnetegian dauden haur eta gurasoak

Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendo­tzeko, familia barnetegiak antolatu dituzte uztailaren 3tik 14ra. Familiak elkarrekin daude barnetegian eta begirale-hezitzaileek seme-alabak zaintzen dituzte gurasoak eskolan dauden bitartean. Hurrengo hiru hamabortzaldietan, abuztuaren akabera arte, euskara ikasteko, hobetzeko eta praktikatzeko euskalduntze barnetegiak antolatu dituzte.

Urtero bezala hemen dira AEK-ko barnetegiak. Udako bi hilabeteetan izanen dira eta tarte horretan, Aterpean egonaldia, ekintzak, eskolan klaseak... Azken finean herriko eta inguruko hainbat bazterretan euskaraz bizitzeko egonaldiak izanen dira barnetegiko lagunentzat.

Hurrengo hiru hamabortzaldietan, abuztuaren akabera arte, euskalduntze barnetegiak izanen dira. Barnetegi hauetan ere denetarako astia izaten da, egun osoa euskaraz biziz: eskolarako, txangoetarako, ekintzetarako, lagun berriak egiteko... Bertzetik, uztailaren 29an Debatik bizikletaz abiatu eta Etxarri­ Aranazen abuztuaren 12an helmuga izanen duen barnetegi ibilta­riak abuztuaren 9an eta 10ean herrian geldialdia eginen du. Herriz­ herri euskaraz ibiliko dira, euskara lantzeko aukera ederra baita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun