N-121-A errepidean hobekuntzak eskatu dituzte Bortzirietako txirrindulazaleek Nafarroako Parlamentuan

Ttipi-Ttapa 2017ko uzt. 4a, 11:07

Patxi Etxenike eta Mikel Gomez txirrindulazaleak, Parlamentuan.

Bide berdea egokitzea eta bidebazterrak garbitzea eskatu dute, bertzeak bertze

Bortzirietako Urtxintxa txirrindulari taldeko Patxi Etxenike eta Mikel Gomez Nafarroako Parlamentuan izan ziren ekainaren 30ean, N-121-A errepidean Sunbilla eta Behobia lotzen dituen zatian hobekuntzak eskatzeko. 

 

Txirrindulazaleek beraien iritziak azaldu zituzten lan saioa Geroa Baik eskatu zuen eta bertan proposatu zituzten hobekuntzen artean, bidebazterrak garbitzea, atzerriko gidariendako seinaleak jartzea edo errepideko txirrindulazaleak bertatik ibiltzeko moduan bide berdea egokitzea zeuden, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun