Bietatik eramangarriena Gavarnie herritik aterako da Bujarueloraino igotzeko. Bi ordu eta erdi iraunen duen ibilaldia izanen da hau.
Bertzeak, hasiera col de Tentesen izanen du, Bujaruelotik pasa eta Sarradetseko aterpera iristeko. Bertatik, Errolanen Bretxa igoko da eta hortik Taillonera. Itzulera bide berdinetik izanen da eta 5 ordu eta erditan eginen da gutti goiti beheiti ibilbide osoa.
Ondoren, bi martxetako partaideak Bujaruelon elkartuko dira, Taillonen zendutako Loro Pikabea, Xabier Zubieta eta Xabier Saralegiren omenezko monolitoan. Omenaldiaren ondoren Gavarnie herriaren ondoan bazkaria eginen da.
Uztailaren 15ean, larunbat goizeko 5:45ean aterako da eskurtsioa Berako Iamoteneako parkinetik eta arratsaldeko 8etarako iritsiko da berriz Berara. Prezioa 15 eurokoa da eta autobus bidaia eta bazkaria barne daude prezio horretan. Izen emateak mugatuak dira eta Berako Pikabea Harategian eginen dira.