Berako bestetako danborradan izen emateko aukera ireki dute

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 30a, 11:27
Berako bestetako danborrada berreskuratu zuten iaz.

Abuztuaren 4an, 12:30ean eginen da Herriko Etxeko Plaza eta Altzateko plaza artean

Joan den urtetako Berako bestetan berreskuratutako danborradak izan zuen arrakasta ikusita, aurten ere danborrada eginen dute Beran. Abuztuaren 4an, ortziralearekin izanen da, 12:30ean hasita. Lixoia, Errekalde, Xuga eta Kataku ostatuetan eman daiteke izena.

 

Erran bezala, abuztuaren 4an, ortziralean, 12:30etik abiatuko da danborrada Herriko Etxeko Plazatik eta Altzateko plazara joanen dira. Izen emateko 12 euro ordaindu behar da, gosaria eta danborraren truke. Entsaioak, berriz, uztailaren 27an eta 28an eginen dituzte Herriko Etxeko plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun