Sanferminen aitzineko pilota jaialdia prestatu du Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak uztailaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 30a, 09:24

Larunbat arratsaldeko 4etan hasita, pilota eskolako neska-mutikoen arteko partidak jokatuko dituzte

Azken urteetako ohiturari eutsiz, Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak pilota eskolan ari diren pilotarien arteko jaialdia antolatu du Sanferminetako aitzineko asteburuan, Udalaren laguntzarekin. Uztailaren 1ean, larunbatean 16:00etan izanen da hitzordua Lesakako udal pilotalekuan.

 

Hauek izanen dira partidak:

Beñat Aiestaran eta Unax Oskoz – Hegoi Silveira eta Enaitz Oskoz

Peru Urra eta Enaitz Bereau – Urko Olaizola eta Ainitze Martinez

Aitor Galardi – Oihan Urroz

Aimar Otxandorena eta Laida Taberna – Unax Bereau eta Amaiur Martinez

Oier Orbegozo eta Oihan Etxeberria – Beñat Etxabide eta Beñat Apezetxea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun