Beran larunbatean egin beharreko mariatxi eta dantza jaialdia bertan behera

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 30a, 07:16

Eguraldi iragarpena dela-eta, oraindik zehaztu gabeko bertze data batean eginen dute

Mariachi Imperial ‘Elegancia Mexicana’ musika taldeak eta Dantzaki Jose Mari Orbegozo dantza eskolak uztailaren 1ean Berako Herriko Etxeko Plazan eskaini behar zuten jaialdia bertan behera gelditu da, eguraldi-iragarpena dela eta. Jaialdia bertze egun batera pasatuko dute antolatzaileek, baina oraindik ez da eguna zehaztu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun