Frontoian eskainiko du Lesakako Musika Bandak bere diskoaren aurkezpen-kontzertua

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 29a, 13:11

Lesakako Musika Banda, duela aste pare bat Tomas Rekondori egin zion omenaldian.

Ekainaren 30ean, ortziralean 22:00etan aurkeztuko 15 kantu biltzen dituen ‘160 urtez Lesakako Musika banda’ lana

160 urte ondoren bere lehen diskoa karrikaratu du herriko Musika bandak. Hain zuzen, 160 urte bete dira Nafarroako musika bandarik zaharrena dena sortu zenetik eta nolabait, ibilbide hori herriko soinu-banda izan daitekeen lan honetan bildu du ‘160 urtez Lesakako Musika banda’ diskoan, 15 kanturekin. 

 

Tartean daude Napoleones, Zako Zahar Plus Ultra, Mozkorrenborda, Beti Gazteren himnoa, Iria, Lesakako peñak, Txakaingo jeitsieraren zortzikoa…. Abesbatzaren, eskola eta ikastolako ikasleen edo Beti Gazteko jokalarien kolaborazioa izan dute grabatzerakoan, bertzeak bertze.

Disko hori 12 eurotan jarriko dute salgai eta aurkezpena, Sanferminen aitzineko ohiko emanaldian eginen du musika bandak. Hain zuzen, ekainaren 30ean, ortziralean 22:00etan frontoian eskainiko du kontzertua, doan. Hasiera batean, Onin errekaren gainean eskaintzeko asmoa zuten, baina eguraldi iragarpenak kontan hartuz, frontoian eskaintzea erabaki dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun