Mariatxien musika eta dantza emanaldia izanen da uztailaren 1ean Beran

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 28a, 09:45

Mariachi imperial Elegancia Mexicana taldea hamabi kidek osatzen dute.

Larunbatean 21:30ean Herriko Etxeko Plazan hasiko den emanaldia Euskal Telebistak grabatuko du

Marichi Imperial “Elegancia Mexicana” mariatxi taldeak eta Dantzaki Jose Mari Orbegozo dantza eskolak musika eta dantza emanaldia eskainiko dute uztailaren 1ean, larunbatean 21:30ean hasita Berako Herriko Etxeko Plazan. Euskal Telebistak eta Berako Udalak antolatu dute saioa, gero ‘Mexikotik kantari’ izeneko saioan eskaintzeko.

 

Mariachi Imperial Elegancia Mexicana

Mariachi Imperial “Elegancia Mexicana” taldea Guanajuatotik dator (Mexiko), Tomas Pitayoren zuzendaritzapean. Hau Rocio Durcalekin urtetan lan egin izandakoa da eta taldearen zuzendaria eta arduraduna izan da azken 16 urtetan.

Hamabi kidek osatzen dute mariatxia, horien artean bederatzi musikari zazpi ahots ezberdinekin kantu mota bakoitzerako: bihuela, gitarroia, gitarra, bi tronpeta eta lau biolin; bi emakumezko ahots eta dantza bikotea. Ikuskizunean Mexikoko estatu guztietako folklore tradizionalen temak taularatuko dituzte: Tamauripas, Colima, Nuevo León eta nazioarte mailan ezagunena, Jalisco.

 

Dantzaki

Dantza arloari dagokionez, Dantzaki eskola Jose Mari Orbegozok eta bere dantza bikoteak, Amaia Gonzalezek, daramate. Europako txapeldunak izan dira zazpi aldiz eta Mundukoak hiru modalitatetan; dantzan eskarmentu haundia dute. Akademiak dituzte Zumarragan, Azpeitan eta Beasainen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun