Pello San Millan eta Jaione Irigoien izan dira sarituak lehiaketako lehen edizioan
Aurten lehenengo aldiz herriko bestak iragartzeko kartel eta programaren azal lehiaketa antolatu du Udalak eta dagoeneko erabaki dute zein diren irabazleak. Guztira 5 azal eta 5 kartel aurkeztu dira Pello San Millan arizkundarra izan da kartelaren irabazlea. 50 euro eta herriko ostatuan 2 lagunentzako otordua irabazi ditu saritzat. Azaletan, berriz, onena Jaione Irigoien etxalartarrarena izan da eta 100 euroko saria irabazi du. Kultura zinegotzi batek, Altxatako kide batek eta herriko gazte taldeko kide batek osatu dute epaimahaia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.