Hain zuzen, UPNko zinegotziak aipatu zuen «gero eta ziurtasun gehiago izan hobe dela». Herrirako taldeko zinegotzi batek erantzun zion bera momentu hartan Altzateko kontzertuan zegoela eta «ez zela sentitu seguru, ez dela normala 4 guardia zibil sartzea jendearen artean egin zuten moduan».
Mozioak Guardia Zibilak larunbat gauean (ekainak 10) Guardia Zibilak erakutsitako jarrera salatu du, «inolako beharrik gabe, gauerdian, jendea bestan zegoela haien artetik ibili ziren uniforme eta guzti, arrisku egoera larria sortuz. Ez dugu horrelakorik berriz errepikatzerik nahi». Aldi berean, Espainiako Polizia Nazionalaren, Guardia Zibilaren eta Armadaren errepliege osoa aldarrikatu du Udalak.