Osasun eskoletako ziurtagiria lortu du Lesakako Irain Eskola Publikoak

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 21a, 06:43
Irain eskolako 6. mailako ikasleak, Osasun eskoletako ziurtagiriarekin.

Hiru urtez ekintza osasungarriak bultzatzeko programan parte hartzeagatik

Joan den ekainaren 5an Lesakako Irain eskolak Osasun eskoletako ziurtagiria lortu zuen, Nafarroako bertze sei eskolekin batera. Horretarako, eskola hiru urtez ekintza osasungarriak bultzatu eta ekin ditu. 

 

Horien artean Tranqui programa, Once-ko lehiaketa, Lacturaleko Gosari osasungarriak, Fluor kanpaina, Emozio hezkuntza, Bide Hezkuntza, eta gisakoak. Argazkian, ikastetxean azken ikasturtea egin duten 6. mailako ikasleak daude, Sastrin mendi aldera irteera bat egiteko prest, zigilua eskutan dutela. 

Ekainaren 5ean, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Osasun Departamentuko ordezkarien eskutik jaso zituzten Nafarroako Osasuna Sustatzeko Eskolak bultzatutako ziurtagiriak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun