Ortziralean, 19:00etan ‘Hor dun koxka’ taldea eta Herriko neskak ariko dira kantari. 20:30ean ekitaldia izanen da plazan: Lesakako Euskara Batzordearen adierazpena irakurriko da, ondotik ‘Hor dun koxka? Taldeak eta herriko neskek ‘Biziberrituz euskara” kantatuko dute. Bortzirietako Bertso Eskolaren saioaren ondotik, sua piztuko dute Merkatuko afariko kideek. Gero, ezpata-dantzari taldeko neska-mutilek beraien saioa eskainiko dute eta 21:00etan herri-afaria eginen da. Norberak bere edaria eraman beharko du eta Euskara Batzordearen kontu izanen dira mahaiak eta aulkiak. Plazan bertan edariak eta bokatak izanen dira. 22:00etan dantzaldia Oharkabe taldearekin.