‘Bidasoa lokatzetik begirada’ erakusketa ikusgai dago Beran ekainaren 16tik uztailaren 16ra

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 15a, 07:37

Herriko hiru artistaren lanak hilabete batez ikusgai izanen dira Kultur Etxean.

Herriko Nerea Fagoaga, Mikel Telletxea eta Andrea Gouraud artisten lanekin osatu dute erakusketa 

Bidasoa lokatzetik begirada erakusketa ireki da Berako Kultur Etxean ekainaren 16tik uztailaren 16ra, Berako Kultur Batzordeak antolatuta. Berako hiru artistaren lanak ikusgai daude: Nerea Fagoaga, Mikel Telletea eta Andrea Gouraud. 

 

Ordutegiari dagokionez, asteartetik igandera, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara dago ikusgai. Igandetan, goizez bakarrik irekia egonen da eta astelehenetan itxia.

 

Teknika ezberdinak ingurugiroari buruzko hausnarketa egiteko

Bidasoa, begirada lokatzetik, Nerea Fagoaga, Andrea Gouraud eta Mikel Telletxea artista beratarren lanek osaturiko erakusketa da. Eskultura, collage digitala, pintura edo bideoa bezalako tekniken bidez, beraien ingurugiroari buruzko hausnarketa egiten dute.

Tradizionalki egin diren errepresentazio bukoliko eta idilikoez aldendu nahian, erakusten diren artelanek Bidasoaldeko errealitate ezberdinei buruz dihardute: baserriari loturiko munduaren gainbehera, lan kondizioen eraldatzea, zonaldeko estereotipo eta klixeen indarra, bizimodu errepikakorrak, inguruen kutsadura etab.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun