XXXIV. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sariak banatu ditu Lesakako Tantirumairu ikastolak

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 13a, 07:52
34. Txoko-Txiki lehiaketetako saridunak.

Ekainaren 9an egin zen ekitaldia, bertso antzeztuak eta bapateko saioaren ondotik 

Lesakako Tantirumairu ikastolak antolatutako XXXIV. Txoko-Txiki ipuin eta ilustrazio lehiaketako sari banaketa egin zen ekainaren 9an. Giroa berotzeko, ikastolako bertso eskolakoek emanaldia eskaini zuten, ‘Goazen’ telebista saioan oinarritutako bertso antzerkia eta oinak emandako bapateko saioa, Estitxu Arozenaren gidaritzapean. 

 

Sariei dagokienez, ipuin lehiaketan hauek izan ziren irabazleak: lehen mailan, Akior Martinez Nuñez ‘Donostiako Museoa’ ipuinarekin; bigarren mailan, Eñaut Arburua Portu, ‘Kuadrotxo’ ipuinarekin; hirugarren mailan, Katixa Madariaga Apezetxea, ‘Artelan barruko istorioa’ ipuinarekin; laugarren mailan, Maitane Erkizia Arburua, ‘Beldurra museoan’ ipuinarekin izan zen sariduna eta Leire Legasak aipamena jaso zuen ‘Arte museoko lapurra’ idazlanarekin; bosgarren mailan, Lexuri Arotzena Portu izan zen sariduna ‘Aneren egunerokoa’ ipuinarekin eta seigarren mailan, Miguel Ubiria Alzate, ‘Amatxirekin museoan’ ipuinarekin.

Ipuinen ilustrazio lehiaketan hauek izan ziren saridunak: Zihara Taberna Urraren ‘Iruñako Museoa’ (lehen maila), Matixa Lopez Tapiaren ‘Kuadro magikoa’ (bigarren maila), Laida Taberna Urraren ‘Polizia lapurrari bilatzen’ (hirugarren maila), Onintze Iparragirre Irigoienen ‘Arte galeriako misterioak’ (laugarren maila), Oihan Urroz Oiartzabalen  ‘Urkiren urtebetetzea’ (bosgarren maila) eta Oier Orbegozo Arzuagaren ‘Museo kronikoa’ (seigarren maila).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun