Ekainaren 18an bozkatu ezin dutenek aitzinetik egiteko aukera ere badutela jakinarazi du Eman Bortzekoa elkarteak

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 12a, 08:48

Gure Txokoa eta Beti Gazteko beteranoek futbol partida jokatu zuten, igandeko herri galdeketa girotzeko.

Gure Txokoa eta Beti Gazte futbol taldeetako beteranoek lagun arteko partida jokatu dute herri galdeketa bultzatzeko

Eman Bortzekoa Elkarteak burubelarri segitzen du lanean. Jakina denez, ekainaren 18an eginen da herri-galdeketa, “herri gisa zer izan nahi dugun jakiteko aukeratu dugun eguna ekainaren 18a da. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, zer izan nahi dugun, nora joan nahi dugun eta zeinekin egin nahi dugun bide hori. Horretarako antolatu dugu herri-galdeketa, berme demokratiko guztiekin”, dio Eman Bortzekoa elkarteak. 

 

Eman Bortzekoa Elkarteak burubelarri segitzen du lanean. Jakina denez, ekainaren 18an eginen da herri-galdeketa, «herri gisa zer izan nahi dugun jakiteko aukeratu dugun eguna ekainaren 18a da. Erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu, zer izan nahi dugun, nora joan nahi dugun eta zeinekin egin nahi dugun bide hori. Horretarako antolatu dugu herri-galdeketa, berme demokratiko guztiekin», dio Eman Bortzekoa elkarteak.

Ekainaren 18an 09:00etan irekiko dituzte hautetsontziak Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakan, eta herritarrek 20:00 bitarte izanen dute botoa emateko aukera. Hauek dira ekainaren 18an botoa emateko aukeratu ditugun tokiak:

• Arantzan: plazan.

• Beran: Altzate 20 lokalean (Nafarroa denda izandakoa).

• Etxalarren: plazan.

• Igantzin: Zentroan.

• Lesakan: Plaza Zaharra 4 Behea B helbidean, Mendegia harategiaren ondoko lokalean.

 

Aldez aurreko bozka

Baina ekainaren 18an ezin dutenek izanen dute aitzinetik ere botoa emateko aukera.

• Arantzan: ekainaren 14an 09:00etatik 11:00etara Goiko Karrikan eta 18:00etatik 20:00etara kooperatiba atarian. Ekainaren 16an 19:00etatik 21:00etara Goiko Karrikan.

• Beran: ekainaren 13tik 16ra 19:00etatik 21:00etara Altzate 20 lokalean.

• Lesakan: ekainaren 12tik 16ra, 19:00etatik 21:00etara  Plaza Zaharra 4 Behea B helbidean, Mendegia harategiaren ondoko lokalean.

Ekainaren 9an ere izan zuten Etxalarren eta Igantzin bozkatzeko aukera.

 

Zer ekarri?

Botoa ematerakoan NAN agiria eguneratua eraman beharko du botoemaileak, edo pasaportea eta EHNA + errolda agiria bertzela. Agirietan bertze herri bat ageri bada, errolda agiria ekarri beharko du botoa eman nahi duenak.

 

Argazkian ageri den bezala, Gure Txokoa eta Beti Gazte futbol taldeetako beteranoek lagun arteko partida jokatu dute herri galdeketa bultzatzeko larunbat goizean Berako Matzada futbol zelaian. Banako berdinketarekin bukatu zen partida baino lehen elkarrekin atera zuten argazkia, galdeketan parte hartzera animatzen zuen pankartarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun