Baietz futbolean kanpusa eskainiko dute Beran ekainaren 26tik uztailaren 1era

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 9a, 07:21
Ane Bergara eta Lorea Sarobe futbolariek eskainiko dute kanpusa Beran.

Ane Bergara eta Lorea Sarobe Berako futbolariek emanen dute

Gaur egun FC Barcelonan ari den Ane Bergara eta Lorea Sarobe Gure Txokoako futbolariek Baietz Futbolean udako futbol kanpusa antolatu dute, 2003 eta 2009 urte artean jaiotako neska-mutikoei zuzendua. Ekainaren 26tik uztailaren 1era, futbola ardatza izanik, jarduera ezberdinak antolatuko dituzte euskaraz, Matzada futbol zelaian 09:00etatik 13:00etara. Azken eguna ate irekikoa izanen da.

 

Izen ematea ekainaren 16ra arte egin daiteke. Interesatuek edo informazio gehiago jakiteko baietzfutbolean@gmail.com helbidera edo 618037726 edo 687522875 whatsapp zenbakietara mezua bidali dezakete.

Aste osoko kanpusaren prezioa 90 eurokoa da (70 euro bigarren anai-arrebaren kasuan) eta parte-hartzaileei gosaria emanen zaie goizero eta arropa (kamixeta, galtzak eta galtzerdiak). Egun bakanetan izen emateko aukera ere bada eta kasu horretan, egun bakoitzeko 20 euro ordaindu beharko da eta hauek ere kamixeta erosteko aukera izanen dute, 10 euroren truke. Izena ematen duten 20 lehenbizikoek motxila ere izanen dute opari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun