Joan den maiatzean Baionan bi federazioek egindako bileran adostutako elkarlanerako akordioaren barnean burutuko diren partidu saileko lehenbizikoa izanen da Berakoa. Elkarlanerako akordio hau bereziki, selekzio ezberdinen arteko partiduak antolatzera eta aukeratzaileen artean esperientziak, ezagutzak eta metodologiak elkarbanatzera bideratua dago.
Bertze aldetik, egun berean, goizeko 11etan Gure Txokoa eta Beti Gazteko beteranoek (edo jokalari ohiek), Matzadan, Eman Bortzekoa ekimenak antoatutako ekitaldien barnean kokatutako lagun arteko partidua jokatuko dute.