Isidororen bidaia antzerki-kontzertua eskainiko dute Berako Musika Eskolako ikasleek ikasturtea bukatzeko

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko eka. 7a, 14:49

Ekainaren 9an, ortziralean 22:00etan Herriko Etxeko Plazan 

Isidoro Fagoaga bada tenorea! kultur egitarauaren baitan, Isidoro Fagoaga udal Musika Eskolak ‘Isidororen bidaia’ ikasturte bukaerako antzerki-kontzertua eskainiko du ekainaren 9an, ortziralean 22:00etan Herriko Etxeko Plazan. Ate-idekitzea 21:40an eginen dute. Euria eginez gero, Altzateko frontoian izanen da emanaldia.

 

Isidoro Fagoagaren lagunak taldeak antolatu du ekitaldia, Isidoro Fagoaga udal musika eskola, Berako Udala eta Berako Kultur Batzordearen laguntzarekin eta La Caixaren babesarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun