Ezagutu dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 6a, 10:31

Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako saridunak, Beti Gazteko ordezkariekin. Argazki: Rafael Eneterreaga

Herriari buruzko 30 galderei erantzun diete aurten Lehen Hezkuntzako 69 neska-mutikok

Lesakako haurrek bere herria, ohiturak eta historia ezagut ditzaten Beti Gazte elkarteak Udalaren laguntzarekin urtero antolatzen duen Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako sariak banatu zituzten ekainaren 32n Elkartearen egoitzan. Beti bezala, herriari buruzko 30 galderei erantzun behar izan diete parte hartu duten 69 neska-mutikoek. 

A mailan (Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. Kurtsoko haurrak) lehen saria Maddi Hoyos Iguzkiagirrek eskuratu du. Bigarren saria Alain Etxepare Aiestaranek lortu du, hirugarrena Aroia Ordoki Fagoagak eta laugarrena Eñaut Arburua Portuk.

B mailan (Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoko neska-mutikoak), lehen saria Maddi Zubieta Eneterreagak eskuratu du, eta bera izan da maila guztietan erantzun gehien eman dituena, gainera (29,8 puntu). Bigarren saria Beñat Criado Arruabarrenak lortu du, hirugarrena Beñat Etxepare Aiestaranek eta laugarrena Lorea Bertiz Aranburuk.

D mailan (LHko 5. eta 6. mailakoak), azkenik, Peio Iturria Ponbarrek eskuratu du lehen saria, Naroa Garaiarrek bigarrena, Jon Apeztegia Larraldek hirugarrena eta Iraia Sanz Feitok laugarrena.

Herriko dendetan ikasketa materiala erosteko bonoak lortu dituzte saridunek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun