Hamargarren urteurrena ospatu du Berako Maddi egoitzak

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 6a, 07:02

Maddi egoitzaren hamargarren urteurrena gogoz ospatu zuten maiatzaren 31n.

Bertan bizi diren pertsonek eta langileekin elkarrekin bazkaldu eta arratsaldean hainbat jarduera izan zituzten maiatzaren 31n

Beran dagoen Aspaceko Maddi egotetxeak bere irekieraren 10. urteurrena ospatu zuen maiatzaren 31n. Eguerdian bertan bizi diren pertsonak eta langileak elkarrekin bazkaldu ondoren, arratsaldean antolatuta zegoen besta prestatzen hasi ziren. Bestara, familiak, Aspaceko bertze zentroetako jendea, gizarte zerbitzuak, Berako Udala, Guztiok elkartea eta bertze hainbat lagun hurbildu ziren. Pixka bat berendatu eta gero, musika jarri eta dantzan ibili ziren arratsalde osoan. 2007ko martxoaren 23an inauguratu zuten Maddi egotetxea.

 

2007ko martxoaren 23an inauguratu zuten Maddi egotetxea. Aspaceren baitan, Uxane Elkarteak eskualdean 30 urte beteak zituen orduan lanean eta eraikin berria estreinatuz ospatuko zuten. Egoitzaren lehenbiziko solairuan Uxanekoentzako laneko ikastegia dago, ordura arte musika eskolaren beheko solairuan zegoena, eta bigarren eta hirugarren solairuetan erresidentzia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun