Senda Vivara bidaia antolatu du Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 3a, 09:48

San Fermin elkarteko kideak egoitzaren atarian.

Ekainaren  15ean joanen dira, baina hilaren 11 baino lehen eman behar da izena

Lesakako San Fermin erretiratuen elkarteak Senda Vivara bidaia antolatu du ekainaren 15ean. Txartelak 34 eurotan eskura daitezke (parkerako sarrera barne), ekainaren 11 bitarte.

 

Autobusa ekainaren 15ean, ortzegunean 07:30ean abiatuko da eta Senda Viva parkean 10:00etatik 13:30 bitarte ibiliko dira. Gidari bat izanen dute lagun eta azken orduan, Europan onenetakoa den harraparien erakustaldia ikusiko dute.

Bazkaria Castejongo Hotel Bed4an eginen dute 14:30 aldera, honako menu honekin: piper gorriak baratxuriekin, amonaren kroketak, patatak errioxar erara, aretxea saltsan eta arrozesne karamelizatua, dena ura, ardoa, kafea eta txanpainarekin bustia.  Bazkal ondotik dantza izanen dute jatetxean bertan eta 18:30 aldera bueltatuko da autobusa Lesakara.

 

Toka, igel eta pirlen txapelketa ekainaren 10ean

Bertze aldetik, San Fermin elkarteak toka, igel eta pirlen txapelketak ere antolatu ditu ekainaren 10ean, 17:00etatik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun